Ekonomia -

Iruzkina

Europako Banku Zentralaren 'bonba'ren zain

EBZk arazotan dauden herrialdeen zor guztia erosten ez badu, euroak porrot egingo du.

Jesus Torquemada nazioarteko aditua. EITB
Jesus Torquemada nazioarteko aditua. EITB
Jesus Torquemada nazioarteko aditua. EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Banku Zentralak behingoz 'bonba nuklearra' botatzen ez badu, hau amaitu egingo da.

"Hau" euroa da, eta "bonba nuklearra" zailtasunak dituzten herrien zor guztiak erostea da.

Une honetan zorra erosten ari da, baina gutxinaka. Egia da bere estatutoetan jasotzen dela bankuaren lehentasuna prezioen egonkortasuna bilatzea dela, hots, inflazioa kontrolatzea, baina iritsi garen egoeraren larritasuna kontuan hartuta, estatuto horiek diotena alde batera uzteko garaia da.

Alemaniak, baina, dio uzten. Berlinek dio Europako Banku Zentralak ez duela zertan inguruko herrialdeek duten zorra beregain hartu, horrek azken finean banku hori ere birkapitalizatzea ekarriko duelako.

Kasu horretan Alemaniari tokatuko litzaioke diru gehien jartzea, eta ea nola azaltzen dien hori Merkelek bere boto-emaleei.

Badirudi Alemaniak jada erabaki duela Europa bitan banatzea: Euroliga batean Alemaniak, Austriak, Herbehereek, Finlandiak, Frantziak eta besteren batek jokatuko lukete, eta gainerako guztiak bigarren mailan, baita Italiak eta Espainiak ere.

Horrela soilik ulertu liteke Berlinek ezer ez egitea Italiaren gainbehera ikusita.

Herrialde honek ezin du merkatuan arrazoizko prezio batean finantziaziorik eskuratu eta erreskate funtsean ez dago hau erreskatatzeko adina diru.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea