Ekonomia -

Gorrian

Europako burtsek indartsu egin dute behera, Italiako egoeraren beldur

Milango burtsa % 4 jaitsi da eguerdian. Italiako egoera ekonomiko eta politiko zailak eragindako tentsioa gainerako indizeetara kutsatu da. Jarraitu burtsaren bilakaera.

Burtsako operadoreak diru-merkatuen bilakaerari adi. Argazkia: EFE
Burtsako operadoreak diru-merkatuen bilakaerari adi. Argazkia: EFE
Burtsako operadoreak diru-merkatuen bilakaerari adi. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako merkatuek positiboan ireki dute saioa, baina Italiako egoeraren ondorioz zorraren merkatuetan bizi den tentsioak eraginda, galeren bidean sartu dira.

Hori horrela, Ibex 35ek % 2,09 galdu du gaurko saioan, baina 8.300 puntuko mailari eustea lortu du.

Europan, Londreseko burtsak % 192 egin du behera. Parisek % 2,17ko beherakada jasan du. Milango burtsak % 3, 78 egin du atzera, eta Frankfurteko DAX 30 indizeak % 2,21 galdu du saio amaieran.

Europan Milango burtsa % 4,23 jaitsi da eguerdian Italiako krisi ekonomikoak eta politikoak eraginda. Silvio Berlusconi lehen ministroak dimititu egingo duela esan zuen asteartean, baina kargua Europar Batasunak exijitutako erreformak adostu eta gero utziko duela iragarri du.

Lurralde horretan bizi den egoera ezegonkorraren ondorioz arrisku saria neurrigabe igo da. Eta 10 urterako bonoen errentagarritasuna % 7an kokatu da, analistek erreskate ekonomiko baten beharra dagoela iritzi dioten mailan, alegia.

Europako gainerako merkatuetan ere galerak dira nagusi. Parisko burtsak % 2,11 egin du atzera saioaren erdialdean.  Madrilgo burtsa, berriz, % 2,64 jaitsi da eta Espainiako arrisku saria 411 puntutan kokatu da.

Frankfurteko burtsak % 1,91 galdu du eta Londreskoak % 1,24. 

Espainiak ere inbertitzaileen zigorra jasan du, arrisku-saria 400 puntutik gora jarri baita, nahiz eta errentagarritasuna % 6tik behera egon oraindik.

Jarraitu burtsaren saioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea