Ekonomia -

Zorraren krisia

Italiako arrisku saria inoizko mailarik altuenean, ia 500 puntutan

Inoizko mailarik altuenean kokatu da, 495 puntutan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako arrisku saria, herrialdearen 10 urterako bonoak Alemaniakoekin alderatuta kalkulatzen dena, inoizko mailarik altuenean kokatu da, 495 puntutan, alegia.

10 urterako bonoen errentagarritasunak ere errekor berri bat gainditu du, hau da, % 6,74ean kokatu da.

Atzo, Silvio Berlusconi Italiako ministroaren dimisioaren inguruko zurrumurruen eraginez arrisku saria behera jaitsi zen, baina PDL alderdiko ordezkariek eta lehen ministroak berak informazio hori gezurtatu ondoren igo egin da berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea