Ekonomia -
Finantza krisia
Greziako eta Italiako egoerak galerak eragin ditu Europako burtsetan
Espainiako burtsak % 1,40 egin du behera. Italiakoak, ordea, gora egin du. Jarraitu burtsa.
Erredakzioa
Silvio Berlusconiren etorkizunari adi-adi izan dira gaur diru-merkatuak. Italiako lehen ministroaren dimisioaren inguruko zurrumurruek zalaparta eragin dute.
Greziaren eta Italiaren inguruan piztutako tentsio politikoek eragina izan dute Europako burtsa gehienetan. Italiakoak, ordea, gora egin du eta Silvio Berlusconiren ustezko dimisioa begi onez ikusi dute.
Espainiako burtsa beherakada handiena izan duena izan da, % 1,40 behera egin du. Frantziakoak % 0,64 galdu du, eta Frankfurtekoak, % 0,63. Halaber, Londresekoak % 0,30 egin du behera.
Soilik Italaliako burtsak gora egin du gaur, % 1,32.
Berlusconiren alderdia zurrumurruak isilarazten saiatu da eta "oinarririk gabekoak" direla azaldu du, baina burtsek entzungor egin diete adierazpen horri.
Hala, 14:00etan , Espainiako burtsarena zen jaitsierarik handiena, % 0,96 egin du behera. Frantziakoak % 0,08 egin du atzera, Alemaniakoak % 0,03 eta Erresuma Batukoak % 0,47.
Italiako burtsa, berriz, joera aldatu eta indartsu hasi da goraka, % 2,15 egin du gora, % 3 galtzen egon eta gero.
Inbertitzaileak zalantzan daude, Greziako eta Italiako egoerak eragindako ziurgabetasuna dela eta. Halaber, merkatuak Finantza ministroek Bruselan egingo duten bilerarenzain daude, Euroguneko krisiari aurre egiteko neurriak zehazten saiatukodira.
Arrisku saria
Zalantza horiek agerian geratu dira zorraren merkatuan. Italiako arrisku saria, esaterako, maila historikoan kokatu da, baina Italiako Gobernuaren balizko aldaketa batek eraginda behera egin du ondoren.Hala, lurralde horretako arrisku saria 480tik 469 puntutara jaitsi da.
Espainiako arrisku saria, berriz, 377 puntutan kokatu da.