Ekonomia -

Greziako krisia

Euroguneak ez du lortu erreskate funtsa azkartzea

Euroguneko herriek berme gehiago eskatu dituzte; izan ere, Greziari 8.000 milioiak eman aurretik murrizketa neurriak beteko dituela jakin nahi dute.

Finantza ministroak Bruselan egin zuten azken bileran. Argazkia: EFE
Finantza ministroak Bruselan egin zuten azken bileran. Argazkia: EFE
Finantza ministroak Bruselan egin zuten azken bileran. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziak erreferenduma iragartzeak aste eroa ekarri zuen; Euroguneko burtsak erori egin ziren, Greziari laguntzeko seigarren zatia izoztu egin zuten eta, Papandreuren Gobernuak bere planei uko egin arren, barealdia ez da oraindik iritsi ez Greziara ez Eurogunera.

Euroguneko herriek ez dute erreskate funtsa azkartzeko akordiorik lortu. Greziako krisia Espainiara, eta batez ere, Italiara ez hedatzeko helburua zuen bilera, baina azkenean ez dute akordiorik lortu; besteak beste, zailtasun teknikoak direla eta. Halaber, herri azaleratu berriek ez dute dirurik jarri nahi EBko erreskate funtsan.

Halaber, euroguneak ez dio Greaziako 8.000 milioi euroko premiazko laguntzari blokeoa kenduko, Gobernu berria osatuko dutela esan arren.

"Oposizioan dauden alderdi guztiek erreforma plana sinatu dezaten lan egingo dugu. Idatziz sinatu behar dute, eta erreformak berehala martxan jarri, eta ez hauteskundeen ondoren", esan du Maria Fekter Austriako Finantza arduradunak.

Bestalde, Evangelos Venizelos Greziako Finantza ministroak esan duenez, "batasun Gobernu bat martxan jartzeak" programa aplikatu eta "herrialdea berreraikiko" dutela erakusten du.

Bestalde, Italiaren gaineko presioa handitu egin du eurotaldeak, Silvio Berlusconi lehen ministroak iragarritako erreformak lehenbailehen martxan jar ditzan eta, modu horretan, merkatuen konfiantza berreskuratzeko helburuarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea