Ekonomia -
Hauteskundeak nahi dituzte
Kohesio gobernuaren proposamenari uko egin dio Greziako oposizioak
"Hauteskunden beharra berriro azpimarratzen dugu, amesgaizto honetatik lehen bait lehen ateratzeko", esan du Samarasek telebista kameren aurrean, bere alderdiaren egoitzan.
Erredakzioa
Antoni Samaras Demokrazia Berria kontserbadoreen oposizioko liderrak ezetza eman dio Yorgos Papandreu lehen ministroak proposatutako kohesio gobernuari. Horren ordez, hauteskundeak aurreratzeko eskatu du.
"Hauteskunden beharra berriro azpimarratzen dugu, amesgaizto honetatik lehen bait lehen ateratzeko", esan du Samarasek telebista kameren aurrean, bere alderdiaren egoitzan.
Yorgos Papandreu sozialistak, herrialdeko presidenteari esan dio larunbat goizean kooperazioko gobernu bat eratzeko formulak bilatuko dituela hauteskundeak aurreratzea ekiditeko, baina "aulkiari itsasita" ez dagoela gaineratu dio.
"Dakizuen moduan, atzo konfiantza botoa lortu nuen. Kooperazioko gobernu bat eratzeko nire esku dagoen guztia egingo dut", esan du papandreuk Papuliasen eta telebista kameren urrean.
"Ez nago aulki bati itsatsita, eta herrialdea hauteskundeen abenturara ez joateko ahal dudan guztia egingo dut", esan du.
Oposizioko alderdi nagusiak (Nueva Democracia) sei asteko trantsiziozko gobernu bat eratzeko eskatzen du eta hauteskundeak aurreratzeko Bruselan adostutako akordioak onartu eta berehala. Konfiantza mozioaren bozketa oso justu gainditu du Papandreuk. 153 diputaturen babesa jaso zuen eta 145ek aurka bozkatu zuen. Datu hauekin erreforma lege eta doitze neurri batzuekin aurrera jarraitzeko aukera du. Baita, Bruselan lortutako erreskate finantziero berriaren akordioa onartzeko aukera.
Erreferenduma eta burtsen beherakada
Greziako krisi politikoa aste honetan hasi zen Papandreuk erreferendum bat deituko zuela esan zuenean, Euror Batasunaren goi-bilerak urriaren 26an hitzartutako laguntzen inguruan; baina azkenean erreferenduma baztertu egin behar izan du, bere alderditik eta kanpotik ere jaso duen presioa dela eta.
Papandreuren berria besteak beste, Europako buruen artean ez zuten ondo hartu eta ikara sortu zuen burtsetan, erreferendumean boto negatiboa espero baitzuten; horrek Greziaren porrota ekarriko luke.
Doitasun neurri gogorren truke, Greziari Europako gainerako kideek eta Nazioarteko Diru Funtsak 130. 000 milioi euro emango dizkiote, eta herrialdeak zor duenaren erdia hartzekodun pribatuei emango diote.