Ekonomia -

Goi-bileraren ondorioak

G20ak ez die bankuei krisiaren aurrekoak bezalako jokabiderik onartuko

G20ak “zorrotz” zainduko ditu etorkizunean bankuak eta finantza merkatuak.

G20ko goi-bilera. Argazkia: Efe.
G20 goi-bileraren ondorioak

01:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Finantza merkatuei krisiaren aurretik izan zituzten jokabideei eusten utziko ez dietela esan du gaur G20ak; halaber, etorkizunean bankuak eta finantza merkatu ez ofizialak “zorrotz” zainduko dituela ohartarazi du.

G20aren azken adierazpenaren arabera, orain arte helburu horrekin adostutako neurriak bete egingo dira. G20ak, munduko BPGren % 85 biltzen duten herrien ordezkaritzak, gaur bukatu du goi-bilera Cannesen.

G20ak finantza sisteman hasitako erreformak egiten duela iragarri du, “finantza merkatu, produktu eta parte-hartzaile guztiak legezkoak direla eta zainduta daudela ziurtatzeko”.

Bestalde, “entitate handiegiak” debekatuko dituzte, “eror daitezen saihesteko” eta herritarrek haien erreskateak bere gain hartu behar ez izateko.

“Bankuak ez diren finantza entitate garrantzitsuak identifikatzeko prest gaude”, iragarri dute bileraren ostean. Halaber, “legea garatzea” erabaki dute, eta “itzalpean dauden bankuen (banku izan gabe bankuen negozioan aritzen direnak) jokabidea” zainduko dute.

Barack Obama

AEBetako presidentearen hitzetan, G20ak "aurrerapausoak" lortu ditu euroguneko zorraren krisiari aurre egiteko.

Barack Obamaren ustez, Europar Batasunak krisiaren aurka lanean jarraitzeko "oinarria" ezarri du, eta "arrakasta izateko tresna guztiak ditu".

"Nazioarteko gainerako herriak Europa laguntzeko prest daude; izan ere, EBko ekonomia suspertzen ez bada, munduko ekonomiak ez du gora egingo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea