Ekonomia -

Krisiaren kontrako neurriak

EBk eta NDFk Italiaren konpromiso ekonomikoak betearaziko dituzte

Italiako agintariek onartu egin dute Euroguneari hitz emandako neurriak gainbegiratzeko nazioarteko erakundeek parte hartzea, horrek "sinesgarritasuna" ematen dielako.

Silvio Berlusconi Italiano lehen ministroa, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Silvio Berlusconi Italiano lehen ministroa, artxiboko irudian.
Greziaren ostean, Italiara begiratzen du G-20ak

01:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak eta Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) Italiak Eurogunearekin hartu dituen konpromiso ekonomikoak betetzen dituela egiaztatuko du, diru publikoaren iraunkortasunari lotutako neurriak bereziki, Europar Batasuneko iturriek jakitera eman dutenez.

Aipatu iturrien arabera, Italiako agintariak izan dira nazioarteko erakundeen parte-hartzea onartu dutenak haien "sinesgarritasuna handitzeko".

Iragan urriaren 26an eta 27an egindako goi-bileraren ondoren Italiak hainbat neurri iragarri ditu Greziako krisiak ez kutsatzeko eta Euroguneak orain "irmotasunez" betearaziko dituela espero du.

Presiorik ote dagoen galdetuta, Europako Batzordeko iturriek adierazi dute Italiaren borondatearen arabera izango dela gainbegiraketa lana. Dena dela, "Italiak hitza beteko" duela uste dute.

EBk begi onez jo du erabakia

Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordearen presidenteak begi onez jo du Italiako Gobernuaren erabakia, gainbegiraketa babestearena, Euroguneari “sinesgarritasuna” ematen diolako.

“Europar Batasuneko kide guztien sinesgarritasuna bermatzea garrantzitsua da, ez Eurogunearentzat soilik, mundu osoarentzat baizik”, gairatu du Barrosok G-20ren Canneseko goi-bilera amaitu aurretik.EBk begi onez jo du erabakia

Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordearen presidenteak begi onez jo du Italiako Gobernuaren erabakia, gainbegiraketa babestearena, Euroguneari “sinesgarritasuna” ematen diolako.

“Europar Batasuneko kide guztien sinesgarritasuna bermatzea garrantzitsua da, ez Eurogunearentzat soilik, mundu osoarentzat baizik”, gairatu du Barrosok G-20ren Canneseko goi-bilera amaitu aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea