Ekonomia -
Analisia
Papandreuren bakardadea
Oposizioak batasun nazionaleko gobernu batean sartzea onartzen badu Papandreuk jada beteko du bere helburua, ardurak banatzea lortuko du, eta beraz, ez du erreferenduma deitu beharko.
Jesus Torquemada
Yorgos Papandreu Greziako lehen ministroak nahi duena zera da, ez dadila bera bakarrik izan Greziako murrizketa neurrien prezio politikoa ordaintzen duena. Papandreuk oposizioak ere ajuste plana argi eta garbi onartzea nahi du eta horren kostua agintean den Alderdi Sozialistaren eta oposizioko Demokrazia Berria kontserbadorearen artean partekatzea. Horregatik iragarri zuen Papandreuk erreferenduma deituko zuela, greziar guztiak izan daitezen horren ardura eurengain hartzen dutenak eta ez diezaioten soilik berari aurpegiratu horren errua.
Oposizioak batasun nazionaleko gobernu batean sartzea onartzen badu Papandreuk jada beteko du bere helburua, ardurak banatzea lortuko du, eta beraz, ez du erreferenduma deitu beharko. Egoera Nahasia da, bai Greziako alderdi politikoentzako, baita bertako herritarrentzako ere.
Aldez aurretik jada soldatak jaitsi eta gizarte laguntzak murriztu dizkietenean orain sakrifizio gehiago eskatzen dizkiete eta horren ordainetan gauza garrantzitsuak lortuko dituzte, besteak beste, Greziako zor publikoaren erdia barkatzea. Eta horrez gain nazioarteko merkatuek jada dirurik utzi nahi ez dienean Greziarrek Europatik maileguak jasoko dituzte arrazoizko interes tasa batean. Gauzak honela, Greziako alderdi politikoek eta herritarrek ikusi beharko dute gehiago den irabazten dutena galtzen dutena baino.