Ekonomia -

Krisia Grezian

Greziako Gobernuak ez du erreskatearen inguruko erreferenduma deituko

Oposizioak erakutsitako babesa dela eta, Greziako lehen ministroak nazioarteko laguntzaren inguruan iragarri zuen galdeketa deituko ez duela jakinarazi dute ohar batean.

Yorgos Papandreu. Greziako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Yorgos Papandreu. Greziako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Papandreuk atzera pausoa eman du eta ez da erreferendumik egongo

01:46

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Papandreuk erreferendum proposamen zalapartatsua atzera botako duela iragarri dute Atenasko Gobernutik, ohar batean.

"Erreferenduma egiten ez badugu ere, kontserbadoreen jarrera eskertu behar dut, Bruselako Goi Bileran adostutakoa Parlamentuan babesteko prest agertu baitira", esan dute Papandreuren bulegotik.

"Pozten nau herri kontsulta ez egiteak, hori ez baitzen nire helburua", gaineratu du.

Oharraren arabera, Papandreuk "beti" esan du “oposizioaren babesa lortzekotan” ez zela erreferenduma egiteko beharrik egongo.

PASOK alderdiko kide batzuek Alderdi Kontserbadorearekin hitz egitea proposatu du Papandreuk, eta, bien bitartean, berak Antonis Samaras oposizioko buruarekin hitz egingo duela esan du, "adostasun zabala" lortzeko.

Dena den, Greziako lehen ministroak ohartarazi duenez, oposizioarekin akordioa lortzen badute ere, Grezia "ez da oraindik zurrunbilotik aterako".

Bestalde, zalantzarik badu kargua uzteko eskatu dio Papandreuri Andreas Loverdos Osasun ministroak; Loverdos politikari historikoa eta itzal handiko gizona da alderdiaren barruan. Bihar konfiantza mozioari aurre egin beharko dio Papandreuk.

Hauteskunde aurreratuak

Antonis Samaras oposizioko buruak Papandreuren dimisioa, trantsizio gobernua eratzea eta hauteskunde aurreratuak deitzea eskatu du.

Hala ere, Greziako lehen ministroaren hitzetan, hauteskunde aurreratuak deitzea ezinezkoa da une hauetan, hondamendia izango bailitzateke Greziarentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea