Ekonomia -

Krisia Grezian

Papandreuk ez du dimisioa aurkeztuko

Greziako Gobernuaren bozeramaile batek adierazi du lehen ministroak ez duela dimitituko, nahiz eta Atenaseko hainbat hedabidetan kargua uzteko asmoa duela zabaldu.

Yorgos Papandreu Greziako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Yorgos Papandreu Greziako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Yorgos Papandreu Greziako lehen ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yorgos Papandreu Greziako lehen ministroak ez du dimisioa aurkeztuko, Greziako Gobernuaren bozeramaile baten arabera.

Bozeramaile horrek adierazi du lehen ministroak ez duela dimitituko, nahiz eta Atenaseko hainbat hedabidetan kargua uzteko asmoa duela zabaldu.

"Papandreu Greziako Parlamentuko talde batekin bilduko da gaur Gobernuan jarraitzeko laguntza ote duen jakiteko", esan du bozeramaileak.

Pasok alderdi sozialistak gehiengo estua du Parlamentuan (151 aulki), eta zenbait diputatuk agerian utzi dute bihar ez dutela lehen ministroa lagunduko.

Papandreu Atenaseko Parlamentuan izango da arratsaldean bere laguntza eskatzeko; izan ere, bihar konfiantza mozioari aurre egin beharko dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea