Ekonomia -

Zorraren krisia

Greziako krisiak baldintzatuko du G20aren goi-bilera

G20 taldea osatzen duten herrialde industrializatuetako eta azaleratuetako liderrak Cannesen bilduko dira. Euroguneko agintariek urriaren 26an adostutako krisiare kontrako plana babestuko dute.

G-20ko liderrak aurreko bilera batean. Foto: EITB
G-20ko liderrak aurreko bilera batean. Foto: EITB
G-20ko liderrak aurreko bilera batean. Foto: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

G20 taldean dauden lurralde industrializatuetako eta azaleratuetako liderrek Europar Batasuneko agintariei presio egingo diete gaur Canneseko goibileran, zorraren krisiari behin betiko konponbidea eman diezaioten, atzeraldi berri batean sartzea sahiesteko helburuarekin.

Euroguneko ordezkariak urriaren 26ko goi-bileran adostu zuten krisiaren kontrako plana aurrera ateratzen saiatuko dira. George Papandreu Greziako lehen ministroak bigarren erreskateari buruzko baldintzen inguruan galdeketa deituko duela iragarri izanak, asmo horiek kolokan jarri ditu. Dena dela, Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak krisiari aurre egiteko "balizko aukera bakarra" orain astebete Bruselan adostutako neurriak direla iritzi diote.

Krisiak okerrera egin zuenetik G20aren seigarren bilera da gaurkoa, Cannesen dutena. Halaber, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak parte hartuko duen azken aldia izango da.

Krisiaren egoera izango da G20aren goi-bileraren ardatz nagusia.

AEBek eta Txinak merkatuen egonkortasun eza geldiarazteko urriaren 26an zorraren krisiaren kontra hitzartutako konpromisoak martxan jartzeko eskatu diote azken orduetan Europar Batasunari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea