Ekonomia -
Bilera Cannesen (Frantzia)
EBk Greziaren laguntza blokeatu du, erreferenduma egin arte
Greziak ziurgabetasunarekin amaitzeko neurriak hartzen ez baditu, 8.000 milioi euroko diru-laguntza bideratuko ez dutela ohartarazi diote Papandreuri Sarkozyk eta Merkelek.
Erredakzioa
Greziak ziurgabetasunarekin amaitzeko neurriak hartzen ez baditu, 8.000 milioi euroko diru-laguntza bideratuko ez dutela ohartarazi diote gaur Yorgos Papandreu Greziako lehen ministroari Nicolas Sarkozy eta Angela Merkel Frantziako eta Alemaniako buruzagiek.
Cannesen egindako bileran, Europako erreskate egitasmoaren inguruko erreferenduma ahalik eta lasterren egiteko eskatu diote Papandreuri agintariek. Horrela, kontsulta seguru aski abenduaren 4an egingo dela iragarri du Greziako lehen ministroak.
Frantziako, Alemaniako, Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) eta europar erakundeetako buruak Greziarekin egoera argitzen saiatu dira gaur, herrialde horretako lehen ministroak errreskate planari buruzko erreferenduma deitzea iragarri eta gero.
Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea; Angela Merkel Alemaniako kantzilerra; Christine Lagarde (NDF); Jose Manuel Durao Barroso (Europako Batzordea); Jean-Claude Juncker (eurotaldeko); Herman Van Rompuy (Europako Kontseilua) eta Europako Banku Zentraleko ordezkari bat izan dira bilerotan, Cannesen (Frantzia).
Hain zuzen ere, bi bilera-sorta egin dituzte, lehenengoa arratsaldean, eta bigarrena gauean. Lehenengoan Sarkozy, Merkel, Juncker, Van rompuy, Barroso, Lagarde eta Europako Banku Zentraleko ordezkari izan dira; bigarrenean, Yorgos Papandreu Greziako lehen ministroak ere hartu du parte.
Cannesen, bihar G20ren goi-bilera egingo dute, horregatik daude buruzagi guztiak bertan.
Aurreneko bilera 17:30ean (Euskadiko ordua) hasi dute, baina ondoren eten egin behar izan dute, Sarkozy Txinako presidentearekin batzartzekoa baitzen. Harekin afaldu eta gero, bigarren bilera egin dute.
Plana errefusatuz gero, Greziak ondorio "mingarriak" izango dituela esan du Barrosok
Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak Greziari esan dio ondorio "mingarriak" izango dituela Europar Batasunaren eta Nazioarteko Diru Funtsaren artean adostutako erreskate plana errefustatzen badu.
Cannesera (Frantzia) iritsitakoan Barrosok azaldu duenez, "Greziak Europar Batasunarekin eta Nazioarteko Diru Funtsarekin akordiorik izan ezean, greziarrentzako ondorioak are eta gogorragoak izango dira, gehienbat ahulenentzat. Ondorioak ezin dira aurretik jakin".
Alemaniak 'erantzukizun eza' leporatu dio Greziari
Yorgos Papandreuri "erantzukizunik eta aurreikuspenik gabe jokatzea" egotzi dio Alemaniako Gobernuak.
"Europako hiriburu batean erabakitzen dena, herrialde guztietan du eragina. Hausnarketa egin beharko genuke", gaineratu du.
François Fillon Frantziako lehen ministroak Greziako Gobernuaren erabakia deitoratu du, eta herrialdeari "azkar eta anbiguotasunik gabe eurogunean bere lekua mantendu nahi" duen argi esateko eskatu dio.
Yorgos Papandreu Greziako lehen ministroak erreferendum bat egitearen erabakiak "ondorio oso larriak izan ditzake Grezian eta Europako gainerako herrialdeetan", azaldu du Fillonek.
Sarkozyk ostegunerako Euroguneko buruak deitu ditu Greziari buruz hitz egiteko Nicolas Sarkozy Frantziako presidente eta G20ko goi-bilerako anfitrioiak ostegunerako bilera bat deitu du Cannesen (Frantzia) dauden Euroguneko buruekin, Greziako krisiaren azken gertakariak aztertzeko. Europar Batasunetik jakitera eman dutenez, bilera 10:30ean izango da (9:30 GM) eta besteak beste, ondorengo pertsona hauek izango dira bertan: Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentea, Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroa, Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentea eta Europar Batasuneko gainerako presidenteak, eta Herman Van Rompuy Europako Kontseilukoa.
Lagarde
Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariak euroguneko herrialdeak Greziaren erreskateari buruzko konpromisoaren, bankuak berkapitalizatzearen eta Finantza Erreskatearen Europako Fondoa zabaltzearen erabakia ezarriko dutela adierazi du.
"Inoiz ez dut era berean ekiteko horrelako determinaziorik ikusi", adierazi du Lagardek, Cannesen (Frantzia) izandako bileraren ostean.
Greziak ziurgabetasunarekin amaitzeko neurriak hartzen ez baditu, 8.000 milioi euroko diru-laguntza bideratuko ez dutela ohartarazi diote gaur Yorgos Papandreu Greziako lehen ministroari Nicolas Sarkozy eta Angela Merkel Frantziako eta Alemaniako buruzagiek.Cannesen egindako bileran, Europako erreskate egitasmoaren inguruko erreferenduma ahalik eta lasterren egiteko eskatu diote Papandreuri agintariek. Horrela, kontsulta seguru aski abenduaren 4an egingo dela iragarri du Greziako lehen ministroak.Frantziako, Alemaniako, Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) eta europar erakundeetako buruak Greziarekin egoera argitzen saiatu dira gaur, herrialde horretako lehen ministroak errreskate planari buruzko erreferenduma deitzea iragarri eta gero.Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea; Angela Merkel Alemaniako kantzilerra; Christine Lagarde (NDF); Jose Manuel Durao Barroso (Europako Batzordea); Jean-Claude Juncker (eurotaldeko); Herman Van Rompuy (Europako Kontseilua) eta Europako Banku Zentraleko ordezkari bat izan dira bilerotan, Cannesen (Frantzia).Hain zuzen ere, bi bilera-sorta egin dituzte, lehenengoa arratsaldean, eta bigarrena gauean. Lehenengoan Sarkozy, Merkel, Juncker, Van rompuy, Barroso, Lagarde eta Europako Banku Zentraleko ordezkari izan dira; bigarrenean, Yorgos Papandreu Greziako lehen ministroak ere hartu du parte.Cannesen, bihar G20ren goi-bilera egingo dute, horregatik daude buruzagi guztiak bertan.Aurreneko bilera 17:30ean (Euskadiko ordua) hasi dute, baina ondoren eten egin behar izan dute, Sarkozy Txinako presidentearekin batzartzekoa baitzen. Harekin afaldu eta gero, bigarren bilera egin dute.Plana errefusatuz gero, Greziak ondorio "mingarriak" izango dituela esan du Barrosok Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak Greziari esan dio ondorio "mingarriak" izango dituela Europar Batasunaren eta Nazioarteko Diru Funtsaren artean adostutako erreskate plana errefustatzen badu.Cannesera (Frantzia) iritsitakoan Barrosok azaldu duenez, "Greziak Europar Batasunarekin eta Nazioarteko Diru Funtsarekin akordiorik izan ezean, greziarrentzako ondorioak are eta gogorragoak izango dira, gehienbat ahulenentzat. Ondorioak ezin dira aurretik jakin". Alemaniak 'erantzukizun eza' leporatu dio GreziariYorgos Papandreuri "erantzukizunik eta aurreikuspenik gabe jokatzea" egotzi dio Alemaniako Gobernuak."Europako hiriburu batean erabakitzen dena, herrialde guztietan du eragina. Hausnarketa egin beharko genuke", gaineratu du.François Fillon Frantziako lehen ministroak Greziako Gobernuaren erabakia deitoratu du, eta herrialdeari "azkar eta anbiguotasunik gabe eurogunean bere lekua mantendu nahi" duen argi esateko eskatu dio. Yorgos Papandreu Greziako lehen ministroak erreferendum bat egitearen erabakiak "ondorio oso larriak izan ditzake Grezian eta Europako gainerako herrialdeetan", azaldu du Fillonek.Sarkozyk ostegunerako Euroguneko buruak deitu ditu Greziari buruz hitz egiteko Nicolas Sarkozy Frantziako presidente eta G20ko goi-bilerako anfitrioiak ostegunerako bilera bat deitu du Cannesen (Frantzia) dauden Euroguneko buruekin, Greziako krisiaren azken gertakariak aztertzeko. Europar Batasunetik jakitera eman dutenez, bilera 10:30ean izango da (9:30 GM) eta besteak beste, ondorengo pertsona hauek izango dira bertan: Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentea, Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroa, Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentea eta Europar Batasuneko gainerako presidenteak, eta Herman Van Rompuy Europako Kontseilukoa.LagardeChristine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariak euroguneko herrialdeak Greziaren erreskateari buruzko konpromisoaren, bankuak berkapitalizatzearen eta Finantza Erreskatearen Europako Fondoa zabaltzearen erabakia ezarriko dutela adierazi du. "Inoiz ez dut era berean ekiteko horrelako determinaziorik ikusi", adierazi du Lagardek, Cannesen (Frantzia) izandako bileraren ostean.