Ekonomia -
Greziako erreferenduma
Draghi EBZko presidenteak giro eszeptikoan hasi du agintaldia
Grezia Eurogunetik atera, kaudimengabe aitortu eta zor subiranoko krisia areagotzearen beldurra piztu da.
Erredakzioa
Mario Draghi italiarrak Europako Banku Zentralaren (EBZ) presidente bezala giro eszeptikoan hasi du agintaldia, Europak dagoen krisia konpontzeko duen ahalmenaren inguruan zalantzak daudelako.
Draghik EBZeko presidentetza hartu du Yorgos Papandreu Greziako lehen ministroak bigarren erreskatearen inguruko akordioa erreferendumean jarriko duela adierazi ondoren.
Iragarpenaren ostean, Grezia Eurogunetik atera, kaudimengabe aitortu eta zor subiranoko krisia areagotzearen beldurra piztu da.
Italiako zor subiranoaren errentagarritasuna % 6,2 baino gehiagokoa zen eta Greziakoa aldiz, % 24,3 baino gehiagokoa.
EBZk merkatuan parte hartu du eta Italiako zor subiranoa erosi duela diote.
Christoph Weil Commerzbankeko analistaren hitzetan, erreferenduma datorren urteko udaberrira arte ez da martxan jarriko.