Ekonomia -
Premiazko bilera
Merkel eta Sarkozy Greziako Gobernuarekin bilduko dira Cannesen
Sarkozyk eta Merkelek Greziako lehen ministroak hartutako erabakiari (Europar Batasunaren erreskate funts berria erreferendumera bultzatzea) buruz hitz egin dute telefono bidez.
Erredakzioa
Sarkozy Frantziako presidentea eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerra asteazkenean Cannesen (Frantzia) Europako erakundeetako eta Nazioarteko Diru Funtseko ordezkariekin bilduko dira lehenengo eta ondoren Greziako agintariekin. Ostegunean G20ren goi-bilera ere bertan egingo da.
Yorgos Papandreu Greziako lehen ministroak jada esan du bihar Cannesera joango dela, G-20ko goi-bileran munduko liderrei Greziako bigarren erreskatea martxan jartzeaen inguruko erreferendum bat egingo duela esateko.
Greziakoerreskate finantziaroaren inguruan euroguneko azken goi-bileranadostutako akordioa betetzea "inoiz baino beharrezkoagoa" dela esan dute Nicolas Sarkozyk eta Angela Merkelek.
Eliseo Jauregian zabaldutako ohar batean Sarkozyk eta Merkelek azaldu dutenez, eurek eta Europako beste kideek, Nazioarteko Diru Funtsaz gain, "ibilbide-orri bat" gauzatzea nahi dute, euroguneko akordioari dagokionez.
Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak nahiz eta "hitza herriari ematea bidezkoa" dela adierazi duen, pasa den astean onartutako Graziako erreskate plana "zorraren arazoa konpontzeko bide bakarra dela" adierazi du. Hitz hauek esan ditu Eliseoko Jauregian egindako hitzaldian, Greziako gobernuak erreferenduma proposatu eta erabaki hau aztertzeko egin den bileraren ondoren.
Bruselak eurogunearekin hartutako neurriak betetzeko eskatu dio Greziari
Bestalde, Europar Batzordeko presidenteak, Jose Manuel Durao Barrosok, eta Europako Kontseilukoak, Herman Van Rompuyk eurogunearekin hartutako konpromisoak betetzeko eskatu diote Greziari, erreferendumaren albistea iragarri ostean-
Batera argitaratu duten ohar batean, lehengo astean adostutako erreskatea Greziarentzat onena dela esan dute.