Ekonomia -

Beheranzkako joera hautsi du

Euriborra, uztailetik izandako maila altuenean

Hori horrela, hipotekak 40 euro garestituko ditu hilean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euribor adierazleak % 2,11n amaitu du urria, hots, azken hiru hilabeteotako maila altuenean, eta ondorioz, orain berrikusi behar diren hipotekak 40 euro garestituko ditu hilean.

Hori horrela, euriborrak bi hilabeteko jaitsiera joera hautsi, eta uztaileko mailara itzuli da. Hilabete hori % 2,183an amaitu zuen. Iazko urrian baino 0,615 puntu gehiago ditu adierazleak.

Ondorioz, batez besteko hipoteka bat (120.000 euro 25 urtetan ordaintzeko eta euribor + % 1 intesarekin) hilabetean 38 euro eta urtean 454 garestitu da.

Adituen ustez, adierazleak goranzkako joeran jarraituko du hurrengo hilabetetan, baina baztertu egin dute igoera handiak izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea