Ekonomia -
Espainiako Bankuaren datuak
Ekonomia geldituta dago; hazkunderik ez hirugarren hiruhilekoan
Espainiako Bankuaren datuen arabera, aurtengo azken hiruhilekoan ekonomiak ez du hazkunderik izan; aurreko hiruhilekoarekin alderatuta bi dezima gutxitu da.
Erredakzioa
Espainiako ekonomia geldirik dago hirugarren hiruhilekoan, uztaila eta iraila bitartean hazkunderik izan ez duelako (% 0.0), aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gutxiago.
Urtez urteko hazkunde tasa berriz % 0,7an mantendu da , Espainiako Bankuaren azken txosten ekonomikoaren arabera.
Geldialdia eskaera nazionalari egozten zaio, azken hiruhilekoan % 0,7 jaitsi baita, eraikuntzako inbertsioaren kontrakzioa dela eta, eta gastu publikoaren jaitsieragatik.
Etxeeetako kontsumoak “ahulezia” azaltzen jarraitzen du eta uztaila eta iraila bitartean soilik hamarren bat igo da.
Bestalde, kanpo-sektoreak hiruhilekoaren hazkundeari zortzi hamarren gehitu dizkio, ondasunen esportazio eta turismoaren bultzadarengatik.