Ekonomia -
Urriko KPI
Urtetik urterako inflazioa hamarren bat jaitsi da eta % 3an kokatu da
Elektrizitatearen prezioak egonkortu izanak eragin du batik bat urriko beherakada, Estatuko Estatistika Institutuak jakinarazi duenez.
Erredakzioa
Urtetik urterako inflazioa hamarren bat jaitsi da urrian eta % 3an kokatu da, Estatuko Estatistika Institutuak jakinarazi duenez.
Jaitsiera hori batik bat elektrizitatearen prezioa egonkortu izanak eragin du, iaz igoera handia izan ostean.
KPI harmozitatuaren datu aurreratuak, hau da prezioen bilakaera euroguneko lurralde guztietan metodo berdina jarraituz neurtzen duen adierazleak, urtetik urterako inflazioa urrian % 3an mantendu dela azaltzen du, hain zuzen.
KPIren behin betiko datua azaroaren 15ean ezagutuko da. Urriko KPI hamarren bat jaitsi dela baieztatuz gero, prezioek berriro beheranzko bidea hartu dutela adieraziko du, irailean lau hilabeteren ostean gora egin eta gero.
2010eko urrian hasi ziren prezioak goraka, urtetik urterako inflazioa % 2,3an kokatu zen orduan eta goreneko maila 2011ko apirilean hartu zuten, % 3,8an kokatuta.