Ekonomia -
4.978.300 guztira
Ia 5 milioi langabe Espainian
Euskadin, langabezia % 5,51 hazi da eta guztira 129.000 pertsona (% 12,17ko tasa) daude lan gabe. Nafarroa, langabezia gehien jaitsi den erkidegoa.
Erredakzioa
Langabezia-tasa % 3 (144.700 pertsona) hazi da urteko hirugarren hiruhilekoan, eta beraz, guztira, 4.978.300 langabe daude dagoeneko (% 21,52).
Espainiako Estatistika Institutuak (INE) jakinarazi duenez, urtebetean 403.600 pertsonatan hazi da langabezia, hots, % 8,8.
% 21,52ko langabezia tasa urteko bigarren hiruhilekoa baino sei hamarren handiagoa da. Orduan, % 20,89koa izan zen.
Oraingoan, tasa handiena da 1996ko laugarren hiruhlekotik (% 21,60koa izan zen garai horretan).
2010ko eta 2009ko hirugarren hiruhilekoetan, langabezia murriztu egin zen, baina aurten berriz hazi da, 2008an gertatu zen bezala.
Halaber, aurtengo hirugarren hiruhilekoan 146.800 lanpostu suntsitu dituzte, aurrekoan baino % 0,8 gutxiago.
Euskadi
Euskal Autonomia Erkidegoan, langabezia % 5,51 hazi da urtebetean, eta, horrenbestez, 129.000 langabe daude guztira.
Aurreko hiruhilekoaren datuekin alderatuta, 6,700 pertsona geratu dira lan gabe, hots, % 5,51 hazi da tasa.
Euskadiko langabezia-tasa, beraz, % 12,17koa da.
Nafarroa
Bestalde, Foru Erkidegoa langabezia gehien jaitsi den lurraldea da.
Hain zuzen ere, Naarroan % 11,68ra jaitsi da tasa, eta guztira 36.200 pertsona daude orain lan bila. Jaitsiera % 9,05ekoa izan da.
Por otra parte, la Comunidad Foral es el territorio en donde más ha descendido el paro.
Gobernuaren balorazioa
Jose Manuel Campa Ekonomiako Estatu idazkariak esan du langabezia datua "ezkorra" dela.
Bere esanetan, lan merkatuaren garapen ezkorra erkidegoen eta udalen murrizketen ondorio da.
Ekonomiako Estatu idazkariak argitu du datuok erakusten dutela urteko bigarren erdian ez dela enplegua sortuko.