Ekonomia -

Finantza krisia

Merkelen aburuz, erreskate funtsak bilioi bat euro gaindituko ditu

Alemaniako Parlamentuak asteazkenean bozkatuko du Europako Finantza Egonkortasunerako Funtsaren behin betiko planteamendua.

Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. Argazkia: EFE
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. Argazkia: EFE
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak oposizioko talde parlamentarioekin egindako bilera batean aurreratu duenez, Europaren egonkortasunerako erreskate funtsaren kreditu ahalmenak bilioi bat euroak gainditu beharko dituela, oraindik zehaztu ez duen mecanismo bati esker.

Horrela jakinarazi dute Frank Walter Steinmeier SPD alderdiko diputatuak eta Jürgen Trittin Berdeak alderdiko kideak bileraren ostean.

Halaber, Trittinek aurreratu duenez, Merkelek Greziako zorraren % 50 edo % 60ko kita iragarri du.

Gobernuak ziurtatu duenez, modelo berriaz gaindi, Alemaniako ekarpenak oraingoz ez ditu aurreikusitako 211.000 milioi euroak gainditu behar.

Alemaniako Parlamentuko osoko bilkurak (Bundestag) asteazkenean bozkatuko du Europako Finantza Egonkortasunerako Funtsaren inguruko behin betiko planteamendua, Euroguneko liderrek Bruselam egingo duten goi-bilerak gaiari heldu baino ordu batzuk lehenago, alegia.

Antza, Merkelek Bundestagean Europako liderren goi-bileraren ohiko Gobernu adierazpena egingo dum Bundestagean, eta ondoren, Bruselara joango da.

Hala ere, Merkelek bozketan Parlamentuaren gehiengoa lortuko duen ez dago argi, izan ere, bai oposiziotik bai bere sozioen aldetik kritika asko jaso ditu.

Alemaniako Parlamentuko osoko bilkurak (Bundestag) asteazkenean bozkatuko du Europako Finantza Egonkortasunerako Funtsaren inguruko behin betiko planteamendua, Euroguneko liderrek Bruselam egingo duten goi-bilerak gaiari heldu baino ordu batzuk lehenago, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea