Ekonomia -
Krisiaren aurrean
Eurotaldeak Greziari seigarren erreskate plana ematea onartu du
Troikak herrialdearen egoera ekonomikoari buruzko aldeko txostena aurkeztu ostean hartu du erabakia.
Erredakzioa
Euroaren herrialdeen Ekonomia ministroek ostiral honetan Greziari seigarren erreskate plana, 8.000 eurokoa, ematea onartu dute, Eurotaldeak ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Troikak (Europako Batzordea, Europako Banku Zentrala eta Nazioarteko Diru Funtsa) herrialdearen egoera ekonomikoari buruzko aldeko txostena aurkeztu ostean hartu du erabakia.
Erabakia oraindik Nazioarteko Diru Funtsak onartu behar du, azaroaren hasieran erabakiko du. Baiezkoa eman ezkero, "laguntza azaroaren erdialdean emango litzateke”, adierazi dute ministroek.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea