Ekonomia -

Krisia eurogunean

Grezia kalera aterako da berriro, greba orokorraren bigarren egunean

Atzoko protestak oso jendetsuak izan ziren, eta 70.000 eta 120.000 pertsona artean izan ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Grezia berriz geldituko da gaur, Parlamentuak gaur gauean bozkatuko dituen murrizketen aurka sindikatuek deitutako 48 orduko greba orokorraren ondorioz.

Hori horrela, bigarren egunez jarraian, trenak, taxiak eta itsasontziak ez dira zirkulatuko, eta Atenaseko garraio publikoa eten egingo dute eguneko lehen eta azken orduetan.

Aire garraioa normal ari den arren, osasun zerbitzuan, administrazio publikoan, justizian eta industrietan lanuzteak egingo dituzte.

Halaber, gaurko hainbat manifestazio daude deituta. Atzokokoak behintzat oso jendentsuak izan ziren.

Adibidez, Atenasen 70.000 pertsona izan ziren, Poliziaren arabera; eta 120.000 sindikatuen arabera.

Protestetan istiluak izan ziren: 34 pertsona zauritu ziren, horietako 28 poliziak, eta 30tik gora atxilotu zituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea