Ekonomia -

Lan erregulazioa Navalen

Navaleko sindikatuek akzioak erosteko eskatuko diote Gobernuari

Europar batasuneko agintariek baimendu beharko dute Navalen gerta daitekeen diru publikoaren sarrera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Navaleko enpresa batzordeak zuzendaritzak azaroaren 1etik 2012ko uztailera arte ezarri nahi duen lan erregulazioa ukatu egin du, eta hurrengo ostegunean Eusko Jaurlaritzarekin izango duen batzarrean Socade sozietatearen bitartez instituzio horren akzionista izatea eskatuko dio, komite horretako Txema Velón kideak azaldu duenez.

Velónen ustez, " ez dago azpiaktibitate nahikorik" Navaleko zuzendaritzak enplegu erregulazioko espedientea martxan jarri eta 167 pertsona kalean uzteko.

Sektore honek jasotzen dituen pizgarri ekonomikoak gelditu diren unean, ordezkari sindikalek uste dute "erregulazio espediente hauek ez direla momentu honetako lan kargaren arabera aurkeztu behar, baizik eta ontziolaren etorkizunaren arabera".

Zentzu horretan, eta behin kontsulta epea zabalik dagoela, konpainiarekin batzar bat izatea da ordezkari sindikalen hurrengo helburua, lan erregulazio horren kontrakoak direla erakutsi, eta bide batez Eusko Jaurlaritza Navaleko akzionarioan sartzea "kondizto sine qua non" bat dela argituko diote. Akzio horiek erosteko, Socade sozietatearen bidez egitea eskatuko diote, bertan hiru Diputazio Foralak eta exekutibo autonomikoak parte hartzen baitute.

Zehazki, hurrengo ostegunean bilduko dira Socade sozietateko Juan Garayar zuzendariarekin. Bertan, planteatutako eskaera berdinak egingo dizkiote, bere planteamenduak entzuten dituzten bitartean.

Autoritate komunitarioek baimendu beharko dute Navalen gerta daitekeen diru publikoaren sarrera. Horrez gain, Construcciones Navales del Nortek (CNN) ere baimendu beharko du operazioa, beraiek baitira akziodun nagusiak.

Horregaitik, "baloia enpresaren teilatuaren gainean" dagoela esan du enpresako komiteko ordezkariak. " Eginbeharreko gestua beraiek egin beharko dute" zehaztu du.

Velónek ohartarazi du "hurrengo egunetan gertatzen denaren arabera" erabakiko dutela aurrerantzean zer egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea