Ekonomia -

2011rako aurreikuspena

Jaurlaritzak sei hamarren jaitsi du hazkunde ekonomiko aurreikuspena

Hain zuzen ere, % 1,4tik % 0,8ra jaitsi du aurreikuspena. Hurrengo urtean, ekonomia % 1,4 haziko dela uste dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Sailak sei hamarren jaitsi du EAEren 2011rako hazkunde ekonomiko aurreikuspena, hots, % 1,4tik % 0,8ra.

Gobernuaren arabera, barne produktu gordina (BPG) % 1,4 haziko da berriz 2012an. Halaber, langabeziak gora egingo duela uste du, baina hurrengo urteko bigarren hiruhilekoan joera aldatu egingo dela gaineratu du. Une horretan, langabezia tasa % 10ekoa izango da.

Jaurlaritzak adierazi duenez, badirudi aurreko hiruhilekoen "hazkunde erritmo ahula" mantentzen ari dela.

Azken aurreikuspen ekonomikoa maiatzean egin zuten. Une horretan, aurten ekonomia % 1,4 haziko zela uste zuten. Orain, baina, zuzendu egin dute datua: "Nazioarteko erakundeen aurreikuspenak ez dira oso baikorrak, eta gehienek jaitsi egin dituzte".

Aurreikuspena jaisteko arrazoitzat, honakoak aipatu ditu: "munduko ekonomien dezelerazioa, finantza sisteman piztutako tentsioak, zor subieranoen inguruan sortutako zalantzak eta abar".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea