Ekonomia -

Finantza erreskastea

'Troika'k 8.000 euro emango dizkio Greziari

Eurotaldeak eta Nazioarteko Diru Funtseko batzorde exekutiboak bosgarren azterketako ondorioak onetsi ostean, 8.000 euroak erabilgarri egongo dira, segur aski azaroaren hasieran.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak, Europako Banku Zentralak eta Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) osatutako gainbegiratze misioak Greziari 8.000 euroko laguntza ekonomikoa (seigarrena) emango dio.

" Eurotaldeak eta Nazioarteko Diru Funtseko batzorde exekutiboak bosgarren azterketako ondorioak onetsi ostean (Troikak Atenasen amaitu berri duena), 8.000 euroak erabilgarri egongo dira, segur aski azaroaren hasieran", misioak Bruselan adierazi duenez.

Troikak esan duenez, programaren arrakasta sektore pribatuaren eta publikoaren finantzazio "egoki" baten menpe dago, eta hartzekodun pribatuen parte-hartzeagatik izan diren eztabaidek laguntza gehiago izango direla esan nahi dute.

Greziak "troikaren" txostenaren erabakia ospatu du

Greziako Gobernuak, troikako txostena "egonkorra, praktikoa eta positiboa" dela esan du. "Hurrengo pausoa ez da seigarren neurri hori lortzea soilik, EBaren erabakiak bete eta suspertzea baizik eta zor publikoaren inguruan behin betiko erantzuna emango duen programa berri bat inplementatzea",adierazi du Greziako Finantza ministroak, Evangelos Venizelosek, ohar baten bitartez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea