Ekonomia -

Merkel-Sarkozy proposamena

EBZk ez du erreskate funtsa bankuak birkapitalizatzeko erabili nahi

Europar Batasunaren 440.000 milioi euroak Espainiaren eta Italiaren zor jaulkipenak abalatzeko erabiltzea proposatu du Europako Banku Zentralak.

Sarkozy eta Merkel, Europako bankuen birkapitalizazioaren alde

01:27

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vitor Constancio Europako Banku Zentralaren presidenteordeak Europar Batasunaren 440.000 milioi euroko erreskate-funtsa Espainiaren eta Italiaren zor jaulkipenak abalatzeko erabiltzea proposatu du eta errefusatu egin du diru horrekin bankuak birkapitalizatzea edo bigarren mailako merkatuko bonuak erostea.

"Europako Finantza Egonkortasun Funtsak finantza sistema egonkortzeko duen funtzioa modu eraginkorrean egiteko gaitasuna izan behar du. Horretarako, baliabideak zor publikoaren jaulkipenak indartzeko erabili beharko litzateke", adierazi du Constanciok.

"Ez litzateke horren eraginkorra izango dirua bigarren mailako merkatuan erabiltzea edo bankuen birkapitalizazioa babestea. Bankuen birkapitalizazioa garrantzitsua da, dudarik gabe, baina momentu honetan garrantzia handiagoa du bonuen jaulkipenak babestea, Espainiarenak eta Italiarenak besteak beste", berretsi du EBZren presidenteordeak.

Horrekin zorraren krisia Madrilera eta Erromara iristea galaraziko litzateke. Dena dela, Constanciok argi adierazi du bi estatu horiei lagunduz gero, "zergak egonkortzeko eta erreforma sakonak egiteko konpromisoa" hartu beharko luketela.

Adierazpen horiekin, Europako Banku Zentralak talka egin du Frantziarekin eta Alemaniarekin, erreskate funtsa bankuak birkapitalizatzeko erabili nahi baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea