Ekonomia -

Merkel-Sarkozy bilera

Merkelek eta Sarkozyk Europako bankuen birkapitalizazioa adostu dute

Bi agintariek, gainera, Europar Batasuna sortu zuten itunetan "aldaketa esanguratsuak" egin behar direla iragarri dute.

Merkel eta Sarkozy Europako bankuen egoeraz aritu dira. Argazkia: Efe.
Sarkozy eta Merkel, Europako bankuen birkapitalizazioaren alde

01:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak Europako bankuen birkapitalizazioa adostu dute igande honetan Berlinen. Horrez gain, Erreskaterako Europako Funtsaren (FEEF) "berehalako berronespena" eskatu diete inplikatutako herrialde guztiei.

Frantziako presidenteak ere, azpimarratu egin du norabide horretan "batera eta adostasunean" lan egiteko Paris eta Berlin egiten ari diren "ahalegin komuna".

Bi agintariek, gainera, Europar Batasuna sortu zuten itunetan "aldaketa esanguratsuak" egin behar direla adostu dute bien arteko bileraren ondoren egindako prentsaurrekoan.

"Bankuak defendatu eta babesteko erabaki sendoa dugu oinarrizkoa baita zorraren krisiari irtenbide sendo eta iraundorra emateko", esan du Merkelek.

Greziaren kasua

Bai kantzilerra eta bai Frantziako presidentea Greziako bigarren erreskatearen inguruan aritu dira. Gai horri dagokionez, troikaren (Europako Banku Zentrala, Europako Batzordea eta Nazioarteko Diru Funtsa) ebaluazioari itxarongo diote. Ebaluazioa urriaren 24rako aurreikusita dago.

Bi liderrak zorraren krisia konpondu eta bankuei laguntzeko neurri multzo oso bat prest edukitzearen alde agertu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea