Ekonomia -
Erreforma fiskala
Confebaskek sozietateen errenten gaineko zerga murriztea proposatu du
Erreforma fiskalaren inguruan aurkeztutako proposamenean enpresek Gizarte Segurantzari egiten dizkioten kotizazioak jaistea eskatu du Confebaskek, “Europako zerga sistemekin bat egiteko".
Erredakzioa
Confebask EAEko enpresarien patronalak erreforma fiskalaren inguruko proposamena aurkeztu du gaur. Horretan, sozietateen errenten gaineko zerga murriztea proposatu du, baita enpresek Gizarte Segurantzarako kotizazioak murriztea ere.
Patronalak Bilbon iragarri ditu fiskalitatearen inguruko proposamenak, prentsaurreko batean. Enplegua eta jarduera ekonomikoa indartzeko erreforma fiskalaren alde egin dute bertan, eta zergak bereizketarik gabeko igotzea saihestu egin behar dela babestu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea