Ekonomia -
Kutxen Legea
Arabako Aldundiak ez du helegiterik jarriko Kutxen Legearen kontra
Javier de Andres ahaldun nagusiak uste du testuak izan ditzakeen hutsuneak Legebiltzarrean konpon daitezkeela.
Erredakzioa
Arabako Aldundiak iragarri du ez duela helegitea aurkeztuko Euskal Kutxen Legearen kontra, testuak izan ditzakeen hutsuneak Legebiltzarrean konpon daitezkeela iritzita. Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak eman du erabakiaren berri.
Bizkaiko Aldundiak helegitea aurkeztuko du aipatu legearen kontra Autonomia Estatutua urratzen duelakoan.
Gipuzkoako Aldundiak egingo duen legez, Arabakoak ere ez du auzitegietara joko. Hala ere, De Andresek proposamena aurkeztuko du banku-sekretuak zerga-administrazioari ez eragiteko.
Buruzagi popularrak uste du Bizkaiak hartu duen erabakia ez dela egokia legeak duen garrantziagatik eta hiru euskal kutxen bat-egite prozesuan izan dezakeen eraginagatik.