Ekonomia -
Finantza-krisia
Italiako zorraren nota jaitsi du Moody's agentziak
Italiako zorraren kalifikazioa Aa2tik A2ra jaitsi du arriskua neurtzeko agentziak. Ondorioz, zorraren nota hiru koska jaitsi da, perspektiba negatiboarekin.
Erredakzioa
Italiako zorraren kalifikazioa Aa2tik A2ra jaitsi du gaur Moody's arriskua neurtzeko agentziak. Ondorioz, zorraren nota hiru koska jaitsi da, perspektiba negatiboarekin. Erabakia hartzeko herrialdearen zor publiko handia erabili du argudiotzat agentziak.
Agentziaren komunikatu baten arabera, euroguneak duen zor publikoa ikusita Italiak finantza-zurrunbilo bat jasan dezake.
Italiako zorraren kalifikazioa jaisteko aukeraren berri ekainaren 17an eman zuen agentziak, Moody'sek gogorarazi duenez. Hala ere, "Prime-1" nota mantendu du Italiako epe laburrerako zorrak.
Dexia
Bestalde, Dexia entitateak aktibo toxikoak berriro biltzeko "banku kaskar" bat sortzea babestu du gaur Belgikako Gobernuak. Gainera, Estatuaren bermea izango luke banku berriak.
Bankuaren krisia gaur aztertu du Ministroen Kontseiluak. Entitatea ez desagertzeko bankuak aurrera jarraitzea erabaki du Belgikako Exekutiboak.