Ekonomia -

Helegitea

Kutxen bat-egitea gelditu dezakeela ohartarazi dio Bizkaiari Aguirrek

Bizkaiko Foru Aldundiak Kutxen Lege-proiektuaren aurka errekurtsoa aurkeztea "arduragabekeria" da, Ekonomia sailburuaren hitzetan.

Carlos Aguirre Ekonomia sailburua. Argazkia: EFE
Carlos Aguirre Ekonomia sailburua
Bizkaiko Aldundiak helegitea aurkeztuko du Kutxen Legearen aurka

01:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak Aurrezki-kutxen Lege-proiektuaren aurka helegitea aurkezteko erabakia "arduragabekeria" dela adierazi du gaur Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak. Gainera, errekurtsoak "euskal aurrezki-kutxen berregituratze prozesua geldiarazi" dezakeela salatu du.

"Eskumenen urraketa arazo bezala argudiatzea benetan harrigarria da, izan ere, lege-aurreproiektuari aurkeztutako alegazioetan ez zuen horrelako alegaziorik aurkeztu Bizkaiko Aldundiak", azpimarratu du sailburuak.

Aguirreren ahotan, "EAJ, modu ez oso dotorean, euskal kutxen bat-egite prozesua oztopatzen saiatzen ari da, proiektua aurrera eramateko adostasun handia lortu ostean".

Bat-egitea, arriskuan

Lege egitasmoa arbitraje-auzitegira eramateak bat-egitea lau hilabetez gelditzea dakarrela esan du Agirrek. "Honek arriskuan jar dezake Euskadiko hiru kutxen bat egitea, nahiz eta hiru kutxek inoiz lortutako babes handienarekin onartu duten".

Ekonomia arduradunak nabarmendu du eskatutako baimen ezberdinek ere arazoak izan ditzaketela, "eta ondorioz, bat-egiteak ere arazoak izan ditzake".

Gogoratu duenez, alegazioetarako tartean, Bizkaiko Foru Aldundiak bereak aurkeztu zituen, "baina ez zuen Lege egitasmoaren 41. artikulua aipatu, eta, orain, eztabaidaraiko arrazoitzat aurkeztu dute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea