Ekonomia -
Asteazken honetan
Bizkaiak helegitea aurkeztuko du Kutxen Legearen aurka
Horren ondorioz, legearen izapidetze parlamentarioa bertan behera geratuko da behin-behinean.
Erredakzioa
Bizkaiko Foru Aldundiak helegitea aurkeztuko du asteazken honetan Eusko Jaurlaritzak prestatutako Kutxen Legearen aurka. eta, ondorioz, behin-behinean geldituko dute izapidetze parlamentarioa.
Bilbon egindako prentsaurrekoan, Juan Maria Aburto Foru Aldundiko bozeramaileak azaldu du legearen 41. artikuluaren aurka aurkeztuko dutela helegitea, Gernikako Estatutua urratu eta Lurralde Historikoen eskuduntzak "inbaditzen" dituelako.
Artikulu horrek ezartzen du Lurralde Historikoen kutxetako ordezkariak Batzar Nagusiek hautatu behar dituztela, baina Estatutuan agertzen da Legebiltzarrak ezin duela ezarri izendapenak lurralde ganberek egitea, Aburtoren hitzetan.
Bizkaiko Aldundiaren bozeramailearen esanetan, lege proiektu horren helburua "EAJren ordezkaritza mugatzea" da, "Carlos Aguirre Ogasun sailburuak publikoki aitortu zuenez".