Ekonomia -
Greziako krisia
Grezia erortzen utziko ez dutela esan dio Sakozyk Papandreuri
Greziaren egoera aztertzeko, datozen egunetan Alemanian Merkelekin bilera egingo duela iragarri du Sarkozyk, Greziako ekonomia laguntzea “betekizun morala” dela uste baitu.
Erredakzioa
Grezia erortzen ez dutela utziko esan dio Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak Yorgos Papandreuri Parisen izan duten bileran, herrialde horren porrota "Europa osoko porrota" izango litzakeelako.
Grezia erortzen ez uzteko "eginkizun moral eta ekonomikoak" daudela esan du Sarkozyk, eta Gobernuak harturiko konpromisoak betetzeko eskatu dio Papandreuri, Greziako lehen ministroari. Honek, "gardentasun osoz" egingo dutela erantzun dio.
"Greziako porrota Europa osoko porrota izango litzateke, eta ez dago beste aukerarik. Solidario izateko betebehar moral eta ekonomikoa dugu", esan du Frantziako presidenteak Eliseo Jauregian egin duten ordubeteko bileraren ostean.
Greziako Gobernuak iragarri dituen erreformak martxan jartzeko eskatu dio Sarkozyk Papandreuri, eta "gardentasun osoz" egingo dituztela erantzun diola adierazi du.
Era honetan, "troika"ko ordezkariak Greziara bueltatzerakoan egon ziren protestei erantzun nahi izan die Papandreuk. "Frantziako eta beste herrialdeetako adituak Greziara joateko prest gaude, mundu guztiak ikusi ditzan erreformak eta sakrifizioak gardentasun osoz egiten ari garela" , esan du. Papandreu, Varsovian Europako Batzordeko presidentearekin, Herman Van Rompuyrekin bildu eta ordu gutxira joan da Parisera. Orain hiru egun gainera, Berlinen Alemaniako kantzilerrarekin, Angela Merkelekin bildu zen. Sarkozyk datozen egunetan Alemaniara joango dela iragarri du gaur bertan, "Europa babesteko" asmoz Merkelekin egingo duen bilerara.