Ekonomia -

Politika orokorreko eztabaida

Aldundiek errefusatu egin dute Legebiltzarrean zerga sistemaz aritzea

Arabako eta Gipuzkoako ahaldun nagusiek adierazi dute Gasteizko Ganbera ez dela toki egokia eztabaida hori egiteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko Foru Aldundiek errefusatu egin dute zerga sistemaren erreformari buruzko eztabaida Eusko Legebiltzarrean egitea, Patxi Lopez lehendakariak proposatu duenez.

Javier de Andres eta Martin Garitano Arabako eta Gipuzkoako ahaldun nagusiek adierazi dute Gasteizko Ganbera ez dela "tokia" eztabaida hori egiteko.

De Andres (PP) politika orokorreko eztabaidan izan da gaur goizean, eta Lopezen proposamena entzun eta gero, "adostasuna duten prozedurak" aldatzen saiatzea egotzi dio. "Ez litzateke ona izango adostasun hori haustea, hobe da gauzak politikoki eta sozialki onartuta dauden moduan uztea", gaineratu du.

Ildo berean, Garitanok (Bildu) nabarmendu du Legebiltzarra ez dela lekua eztabaida egiteko, baina erreformak egitea premiazkotzat jo du, Euskadiko zerga sistema "bidezkoagoa" izan dadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea