Ekonomia -

Kritika berriak

Obama: 'Europak ez du bere finantza-sistema babestu'

Europako herrialdeak kritikatu ditu berriro AEBetako presidenteak, bere finantza-sistemaren ahultasuna konpontzeko nahikoa egin ez dutelako.

Barack Obama AEBetako presidentea. Argazkia: EFE
Barack Obama AEBetako presidentea
Barack Obama AEBetako presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako herrialdeakkritikatu ditu berriro Barack Obama AEBetako presidenteak, bere finantza-sistemaren ahultasuna konpontzeko nahikoa egin ez dutelako. Horrela, euroguneko buruzagiak presionatzen jarraitzen ditu Obamak.

"Udaberri arabiarreko" iraultzek energiaren prezioak garestitu zituzten eta Europako herrialdeen finantza-osasuna AEBetako ekonomiaren susperraldia oztopatu dituzten faktoreak izan direla azaldu du Obamak.

"Europak ez du bere finantza-sistema behar beste babestu", ziurtatu du AEBetako buruzagiak komunikabide latindarrekin egindako bileran.

Euroguneko krisiak "mundua ikaratzen" duela esan zuen AEBetako presidenteak astelehenean, eta Europako agintariek egoerari motel aurre egin diotela erantsi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea