Ekonomia -

Greba

Urriaren 6an lanuztea deitu dute haur eskoletan

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sindikatuek aurkeztutako aldarrikapenei "ez die kasurik egin". Hori dela eta, aurtengo kurtsoa "inoiz baino zailagoa" izaten ari dela diote sindikatuek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LAB, ELA eta STEE-EILAS haur eskoletan langileen ordezkaritzaren gehiengoa duten sindikatuetako ordezkariek urriaren 6an lanuztea deitu haur eskoletan eta Eusko Jaurlaritzak "murrizketak alde batera uztea" eskatu dute. Aurtengo kurtsorako murrizketa milioi euro batekoa da sindikatu hauen esanetan.

Bilbon hiru sindikatuen ordezkariak izan dira eta prentsaurreko batean adierazi dutenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sindikatuek aurkeztutako aldarrikapenei "ez die kasurik egin". Hori dela eta, aurtengo kurtsoa "inoiz baino zailagoa" izaten ari dela esan dute.

Gainera, uztaila eta iraila bitartean irakasle asko euren jatorrizko zentroetatik aldatu dituztela adierazi dute sindikatuetako ordezkariek, eta, kasu askotan, baja horiek ez direla bete, lanpostu eskola txiki batzuetan “irakasle bat edo bi bakarriz geratuz”.

Sindikatuen ustez, diru laguntzen murrizketen eraginez, haur eskola askok ezin izango dute “kalitatezko” zerbitzu bat eskaini.

Azkenik, gaur egun indarrean dagoen hitzarmen kolektiboa betetzea eta negoziaketari berriro ekitea eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea