Ekonomia -

Argiaren prezioa

Elektriziatatearen prezioak % 6 egin dezake gora urrian

Igoera honi beste batzuk gehitu behaz zaizkio. Izan ere, doikuntza teknikoak direla eta eragindako beste hainbat kontusail gehitu behar zaizkio eta, hori dela eta, argiak % 5,9 inguru egingo du gora.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urritik aurrera, eta aurreko hiruhilabeteko datuekin alderatuz, hornitzen den elektrizitateak % 9 egin du gora oinarrizko basean eta % 11 puntakoan, Cesur enkantean lortu diren ondorioen arabera, adierazi dute sektorearen iturriak.

Sektoaren informazio iturrien arabera, igoera honi beste batzuk gehitu behar zaizkio. Izan ere, doikuntza teknikoak direla eta eragindako beste hainbat kontusail gehitu behar zaizkio eta, hori dela eta, argiak % 5,9 inguru egingo du gora. Gobernuak du azken hitza argiaren prezioaren inguruan, eta ostegunean egingo den Gai Ekonomikoentzako Batzordeak ezagutuko da Gobernuaren azken erabakia.

Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundea

Argiaren prezioaren igoera blokeatzea eskatu du Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundeak (OCU) eta erabiltzaileei igoeren kontrako konpainia batean parte hartzeko luzapena egin die.

Erakundearen arabera, argiaren prezioa % 6 igo daiteke urriaren 1ean, urtean 41 euro inguru gehiago hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea