Ekonomia -

Kalifornian (AEB)

Europako krisiak 'mundua ikaratzen' duela adierazi du Obamak

"1997ko krisia ez dute guztiz gainditu eta finantza-sistemak dituen erronkak ez dituzte sekula erabat kudeatu", ohartarazi du AEBetako presidenteak.

Barack Obama AEBetako presidentea. Argazkia: EFE
Barack Obama AEBetako presidentea
Obamak sare sozialetara jo du bere ekonomia egitasmoa defendatzeko

01:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko krisiak "mundua izutzen " duela esan du gaur Barack Obama AEBetako presidenteak. Gainera, Europako estatuek egoerari aurre egiteko izan duten modua kritikatu du berriro Obamak, motela izan delako.

Agintaria Linkedinen egoitzan egon da, Mountain Viewn (Kalifornia). Europako egoera ekonomikoak, 'udaberri arabiarrak' edo energiaren prezioaren garestitzeak AEBetako ekonomiaren hazkundea gelditu dute, Obamaren hitzetan.

"1997ko krisia ez dute guztiz gainditu eta finantza-sistemak dituen erronkak ez dituzte sekula erabat kudeatu", ohartarazi du AEBetako buruzagiak. Egoerak "okerrera egin du Grezian gertatzen ari denarengatik", erantsi du.

"Mundua ikaratzen duen finantza-krisia dute eta ekintza arduratsuak hartzen saiatzen ari dira, baina neurriak ez dituzte behar bezain azkar hartu", gaineratu du Obamak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea