Ekonomia -

Interes tasa altuagoan

Espainiako Altxorrak 4.460 milioi euroko zor jaulkipena egin du

Jaulkipenak finkatutako helburua lortu du, baina abuztuko enkantean baina interes altuagoan saldu dituzte 12 eta 18 hilabetetarako letrak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Altxor Publikoak 4.457,04 milioi euroko zor jaulkipena egin du 12 eta 18 hilabetetarako letretan. Baina, interes tasak apur bat igo behar izan ditu, Europar Batasunak, Nazioarteko Diru Funtsak eta Europako Banku Zentralak ez baitute argitu oraindik Greziak 8.000 milioi euroko laguntza jasoko duen ala ez.

Altxorrak 3.500 eta 4.500 milioi euroko zor jaulkipena egitea aurreikusten zuen, eta helburua aise bete du, 12.300 milioi euroko eskaria izan da, jaulkitako kopurua baino lau bider handiagoa.

3.587,04 milioi saldu ditu Altxorrak 12 hilabetetarako letretan, % 3,648 interes marjinalean, abuztuan baino interes tasa altuagoan, orduan % 3,40an egin zuen salmenta.

870 milioi saldu ditu 18 hilabeterako letretan % 3,90eko interes tasarekin, abuztuan, berriz, % 3,65ean egin zuen jaulkipena.

Gobernuak 2012an eta 2013an ondarearen gaineko zerga errekuperatzeko erabakia hartu du, 1.081 milioi euro aurrezteko asmoz, eta enkantean argi geratu da inbertitzaileek begi onez hartu dutela neurria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea