Ekonomia -
'Rating' agentzia
Standard and Poor’sek Italiako zorraren kalifikazioa jaitsi du
"A+"etik "A"ra pasa da eta aurreikuspen ezkorrarekin, Italiako ekonomiaren hazkunde aurreikuspena "ahuldu" delako.
Erredakzioa
Standard & Poor’s 'rating' agentziak Italiako zorraren kalifikazioa jaitsi du ezustean "A+"etik "A"ra eta aurreikuspen ezkorrarekin, Italiako ekonomiaren hazkunde aurreikuspena "ahuldu" egin dela argudiatuta.
"Italiako Gobernuan dagoen koalizio ahulak eta Parlamentuan hartzen ari diren erabakiek barneko eta mundu mailako arazoei aurre egiteko gaitasuna mugatzen dutelako jaitsi dugu kalifikazioa", adierazi du Standard & Poor'sek agiri batean.
Agentziaren arabera, Italiaren kanpoko eskari "arinak", Gobernuaren doikuntza neurriek eta sektore publikoaren eta pribatuaren finantziazio kosteen "gorakadak" ekonomiaren hazkundea "ahulduko" dute.
Hori horrela, agentziak uste du 60.000 milioi euro aurrezteko helburua ez dutela beteko, izan ere, aurrezkiaren bi heren zerga-bilketaren gorakadaren mende dago.