Ekonomia -
Finantza-erreskatea
Laguntza gehiago lortzeko 'akordioa hurbil' dagoela esan du Greziak
Evangelos Venizelos Greziako Ekonomia ministroaren, Europar Batasunako eta Nazioarteko Diru Funtsako ordezkarien arteko elkarrizketak Greziak 8.000 milioi euroko diru-laguntza jasotzea erabakiko du
Erredakzioa
Greziako gobernuaren eta nazioarteko ikuskatzaileen, Europar Batasuna, Nazioarteko Diru Funtsa eta Europako Banku Zentralaren arteko elkarrizketa telefonikoak jarraituko du gaur.
Goizean zehar gainera, Grezian dagoen "troikaren" lantalde tekniko batek, defizita gutxitzeko lehen bait lehen herrialdeak bete beharko dituen doitasun neurriek eragingo dituzten diru sarreren datuak ikerktuko dituzte.
Astearte goiz honetan, Atenasen dagoen Komisioaren gai fiskalak ikertzen dituen adituen taldeak "xehetasun gehiago ikertuko ditu", eta elkarrizketa telefonikoa ordu berean egingo dutela (18.00tan) adierazi dute ohar batean.
Evangelos Venizelos Greziako Ekonomia ministroaren eta troika-ko ikuskatzaileen arteko elkarrizketa telefonikoa "uste baino emankorragoa" izan da lehen egunean eta "akordioa hurbil dago", negoziaketetatik gertu dagoen Greziako iturri batek jakitera eman duenez.
"Negoziaketak uste baino emankorragoak izan dira eta irtenbide bat aurkitzeko zorian gaude", adierazi du iturriak.
Bilera telefonikoan, Venizelosek, Poul Thomsen NDFko, Mathias Mors EBko eta Claus Masuch Europako Banku Zentraleko (EBZ) ordezkariek parte hartu dute.
Datozen asteetan Greziak 8.000 milioi euroko diru-laguntza jasotzea EBko, NDFko eta EBZko ikuskatzaileek erreformei buruz egiten duten txostenaren menpe dago. Greziak aplikatu beharreko erreformek soldata publikoak eta pentsioak ordaintzeko dirua bermatzeko helburua dute.
Defizita murrizteko neurrien aplikazioa nola gauzatu eztabaidatu dute elkarrizketan, iturriek azaldu dutenez. Greziak erreformak egiteko konpromisoa hartu zuen eta trukean fondoak jaso behar ditu porrota saihesteko.
Hartzekodunen aurrean erreformak egiteko konpromisoa hartu zuen Greziak eta erreforma horien aplikazioa azkar egiteko eskatu dio Bob Traa NDFko ordezkariak, sektore publikoa murrizteko, "oso handia" delako.