Ekonomia -
Burtsak
Europako burtsek behera egin dute Greziaren inguruko zalantzengatik
Ibex 35ek % 2,64 egin du behera irekiera saioa ireki eta minutu gutxitara eta arrisku saria 361 puntutara iritsi da. Europako plaza nagusiek ere behera eginez ireki dute.
Erredakzioa
Madrileko parketak % 2,64ko jaitsita hasi du eguna eta 8.173 puntutan dago. Hori dela eta, Espainiako arrisku saria 361 puntutaraino igo da.
Greziaren inguruko zalantzak berriz ere nabarmendu dira Madrilen, eta balore guztiak "gorriz" zituela hasi du beste behin eguna.
Gaur gainera, Estatu Batuetako presidenteak, Barack Obamak, defizita 3 bilioi dolarretan aurrezteko plana aurkeztuko du datorren hamarkadarako.
Lehen uneetan gehien jaitsi diren balioak Arcelor Mittal (% 4,15), Bankinter (% 3,87), IAG (% 3,84), BBVA (% 3,46), Sacyr Vallehermoso (% 3,66), OHL (% 3,45), Banco Santander (% 3,38), Gamesa (% 3,24), Inditex (% 3,18) eta Tecnicas Reunidas (% 3,03) izan dira.
Europako burtsa nagusiek ere behera eginez hasi dute eguna. Parisek % 2,7 galdu du, Frankfurtek % 2,3 eta Londresek % 1,5 galdu du.
Alemaniarekin alderatuta, inbertitzaileei hamar urtetara eskaini dizkieten Espainiako bonoen arrisku saria 361 puntutara iritsi da.