Ekonomia -

Eurogunearen bilera

Europak urrian erabakiko du Greziaren seigarren laguntzari buruz

EBk ezin izan du Greziari eman beharreko laguntzari blokeoa kendu, eta erreskate funtsa handitzeko AEBek ezarritako presioari entzungor egin dio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko gobernuek urrian erabakiko dute Greziari eman beharreko laguntzaren harira, eta bere murrizketa neurriak eta oinarrizko erreformak betetzen baditu, baliteke hilaren erdirako laguntza hori izatea.

"Urrian erabakiko dugu datorren laguntza tarteari buruz", troika (Europako Batzordea, Europako Banku Zentrala eta Nazioarteko Diru Funtsa) egiten ari den azterketaren arabera, esan du Jean-Claude Juncker eurguneko presidenteak Finantza ministroen bileraren osteko prentsaurrekoan.

Olli Rehn Europako Ekonomia Gaietako komisarioak azaldu duenez, teknikarien azterketa egokia bada, baliteke 8.000 milioi euroak urriaren erdian ematea.

Greziak berehala behar du laguntza hori; izan ere, soldatak eta pentsioak urriraino ordaindu ahal izango ditu bakarrik. Seigarren laguntza-tartea irailerako aurreikusia zegoen hasieran, baina zenbait oztopok prozesua zaildu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea