Ekonomia -

Polonian bilduta daude

Greziaren erreskatea eta bankuei diru gehiago ematea, aztergai Europan

Euroa duten 17 gobernuak Polonian bilduta daude Greziako erreskateari blokeoa kendu eta bankuek finantzazio arazoei aurre egiteko diru gehiago ematea eztabaidatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko Ekonomia ministroak bilduta daude merkatuei zorraren krisiaren inguruan mezu positiboa bidaltzeko; horretarako, Greziaren bigarren erreskateari blokeoa kentzen saiatuko dira. Bigarren erreskate hori gelditua dago parlamentu nazionalek eman beharreko berrespenaren moteltasunaren ondorioz, eta Eslovakiaren edo Austriaren atzerapena dela eta; halaber, Finlandiak abalak eskatu dituelako.

Halaber, Europako bankuen berkapitalizazio orokorra beharrezkoa ote den eztabaidatuko du EBk. Izan ere, euroguneko mugako herrien zorrak zalantzak eragin ditu merkatuetan eta horrek finantzazioa lortzeko arazoak sortu die bankuei.

Atzo, Europako Bankuak, AEBetako Erreserba Federalak, Erresuma Batuko Bankuak, Japoniako Bankuak eta Suitzako Banku Nazionalak likidezia operazio berriak iragarri zituzten eta dolar gehiago atera zituzten merkatura.

Wroclawnen ospatzen ari den Ekonomia eta Finantza Kontseiluan (Ecofin) Tim Geithner AEBetako Altxorreko idazkariak parte hartuko du lehengoz. Zorraren krisiari erabateko irtenbidea adosteko eskatu dio azken asteotan Geithnerrek Europari.

AEBetako Altxorreko idazkaria Ekonomia ministroen bileraren ostean bilduko da eurogunearekin; baliteke zor arazoak dituzten herrientzako erreskate funtsa (440.000 milioi euro) handitzea eskatzea, zenbait prentsa informazioen arabera.

Salgadok "erantzun arina" eskatu dio EBri

Elena Salgado Espainiako Gobernuko Ekonomia presidenteordeak krisiari eta merkatuen asaldurei aurre egiteko "erabaki ausarta" eskatu dio euroguneko Ekonomia ministroen bilerari.

"Eurogunean egun ditugun arazoei erantzun ausarta emateko gai izatea espero dut", azaldu de Salgadik bilerara sartu aurretik.

Bestalde, Elena Salgadoren hitzetan, Espainiako ekonomiak ez du inolako arazo zehatzik eta azken hilabeteetako merkatuetako tentsioaz gain, "ez dago inor Espainiari begira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea