Ekonomia -

Ekintza bateratuak

Banku zentralek bat egin dute ekonomian likidezia sartzeko

Konkretuki, urtea bukatu baino lehen hiru enkante egingo dituzte dolarretan. Espainiako burtsak % 3,63 egin du gora eta 8.300 puntuko maila berreskuratu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Banku Zentralak, Ameriketako Estatu Batuetako Erreserba Federalak, Ingalaterrako Bankuak, Japoniako Bankuak eta Suitzako Bankuak ekintza bateratuak egingo dituzte merkatuan likidezia sartzeko, adierazi dute erakundeek agiri baten bidez.

Konkretuki, urtea bukatu baino lehen hiru enkante egingo dituzte dolarretan, baina hiru hilabeteren buruan eskaintza egiteko epea amaituko da. Lehen enkantea urriaren 12an egingo dute, eta ondorengo biak azaroaren 9an eta abenduaren 7an. Eskaintzak egiteko epeak urtarrilaren 5ean, otsailaren 2an eta martxoaren 1ean bukatuko dira, hurrenez hurren. Zentzu horretan, likidezia dolarretan bereganatzeko enkanteak aktiboen berrerosketa operazioen bidez egingo dituzte. Interes-tasa finkoa izango dute eta kopuruetan ez da mugarik izango. Albistea gorakada handiekin hartu dituzte munduko merkatu nagusiek. Ibex 35 indizeak % 3,93 egin du gora eta Alemaniako DAXak % 3,6. Era berean, Frantziako eta Italiako indize nagusiek % 3,7 egin dute gora. Erresuma Batuko FTSEk % 2,3 gora egin du.

Burtsak % 3,63 egin du gora

Espainiako burtsak % 3,63 egin du gora, urteko hirugarren gorakadarik garrantzitsuena, eta 8.300 puntuko maila berreskuratu du, besteak beste, Alemaniak eta Frantziak Greziari emandako laguntzagatik eta banku zentralen likidezia sartzeko erabakiagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea