Ekonomia -
Ibex 35
Espainiako burtsak % 2,7 gora egin du
Burtsak 8.000 puntuko maila berreskuratu du, besteak beste, Europar Batzordeak eurobonoak sortzeko ekimenari esker eta nazioarteko merkatuen aurrerakadaren eraginez.
Erredakzioa
Espainiako burtsak % 2,7 gora egin du eta 8.000 puntuko maila berreskuratu du, besteak beste, Europar Batzordeak eurobonoak sortzeko ekimenari esker eta nazioarteko merkatuen aurrerakadaren eraginez.
IBEX 35 indizeak 211,50 puntu irabazi ditu, % 2,7. Ekitaldi honen bederatzigarren igoera handiena izan da eta urtarriletik metatu diren galerek %18,39 egin dute behera.
Europan, eta euroa 1,37 dolaren dagoela, burtsa nagusiek gora egin dute: Frankfurt (% 2,75), Milan (% 2,4), Euro Stoxx 50 (% 1,6), Londres (%1,2) eta Paris (%1,1).
IBEX 35 indizearen balio nagusienak igo egin dira: Iberdrola, %4,88%; Telefonica, %3,02; BBVA, %2,78; Banco Santander, %2,53 eta Repsol, %1,2%.