Ekonomia -
Kalifikazioa jaitsi du
Fitchek Espainiako bost erkidegoko kalifikazioa jaitsi du
Fitch agentziak Andaluziako, Kanarietako, Kataluniako, Murtziako eta Valentziako zorraren maila jaitsi du.
Erredakzioa
Fitch arriskuak neurtzeko agentziak jakinarazi duenez, Andaluziako, Kanarietako, Kataluniako, Murtziako eta Valentziako zorraren epe luzeko kalifikazioa jaitsi du, eta neurtzen dituen beste bost erkidegoetan aurreikuspenak negatiboan direla adierazi du.
Prentsa ohar batean jakinarazi duenez, laster emango du ezagutzera bost erkidego horien kalifikazioa.
Azken urteetan zergen bidez hartutako dirua jaitsi egin dela ikusita hartu du erabakia Fitchek; izan ere, erkidego horietako zorra handitu egin da azken urteetan.
Dena den, erkidegoak gastua murrizteko ahalegin handiak egiten ari direla uste du Fitchek, baina ez dute ondorio egokiak sortzen; izan ere, ekonomia lokalak oso ahul daude eta zergen bidez diru gutxiago lortzen dute.