Ekonomia -

Euskal kutxen bat-egitea

Bilduk gizartearekin izandako 'erantzukizun ariketa' nabarmendu du

Koalizioak azpimarratu duenez, bat-egiteari baietza emateko "erabakia normaltasun giro batean hartu dugu". Bilduren esanetan, lortutako akordioa "oso ona" da.

Bilduko bozeramaileak. Argazkia: EFE
Bilduko bozeramaileak. Argazkia: EFE
Bilduko bozeramaileak. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru euskal kutxekin bat-egitearen gainean adostutako itunean Bilduk izandako papera "gizartearekiko eta herritarrekiko erantzukizun ariketa" bat izan dela nabarmendu dute koalizio honetako bozeramaileek. Bilduk baieztatu duenez, "integrazio prozesua gauzatzeko gehiengoa bermatuta dago". Gainera, koalizioko kideek "erabaki horretan parte hartu dute, normaltasun giro batean eztabaidatu ondoren".

Bilduko bozeramaileek azaldu dutenez, lortutako akordioa "oso ona" da eta honi esker, 100 bototik 67 aldeko boto izango dira Kutxako batzordean, prozesua gauzatzea bermatuko duena.

Bilduk adierazi duenez, negoziazioa "funtsezko" hiru zutabetan oinarrituta egon da: kutxen gizarte ekintzak mantentzea, kutxen kontrol publikoari eta sozialari eustea eta langileen aldarrikapenei so egitea.

Kutxen kontrol pribatuari dagokionez, Bildu pozik agertu da, "akzioen % 100 mantentzeko borondateari eutsi" diotelako. Gainera, norbaitek salmentaren bat egiteko aukera ere "zabalik utzi dute".

Halaber, koalizioko bozeramaileek argitu dutenez, "langileen aldarrikapenei so eginez, lan arloan adostutakoa errespetatzera" konpromisoa hartuko du akordio berriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea