Ekonomia -
Europako Batzordea
Barrosok eurobonuak proposatuko ditu, baina panazea ez direla esan du
Europako Batzordeko presidenteak ez du eurobonuak aurkezteko data zehaztu.
Erredakzioa
Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak Europako Parlamentuan iragarri duenez, eurobonuak proposatuko ditu laster, baina "ez dira panazea izango", ohartarazi du.
"Eurobonuek ez dituzte arazo larrienak konponduko; Greziak bere betebeharrak betetzeari uztea ez dute lortuko; halaber, euroguneko gainerako herriek erreformak abian jartzeko beharra ez dute baztertuko", esan du Barrosok.
Europako Batzordeko presidenteak ez du eurobonuak aurkezteko data zehaztu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea