Ekonomia -
Gorabehera ugari burtsetan
Europako burtsak berriro galduta daude ekaitz ekonomikoan
Ibex 35 indizeak % 1 egin du behera eta 7.600 puntuko maila galdu du. Halaber, Europako burtsek behera egin dute.
Erredakzioa
Europak ezin du, kulunkatu eta behera egin du, saioa gorakadekin hasi ostean. Greziako egoera ekonomikoaren inguruko zalantzek ustekabea eragin dute merkatuetan, eta % 1 eta % 2ko beherakada jasaten ari dira. Ibex 35 indizeak % 1 egin du behera eta 7.600 puntuko maila galdu du.
Halaber, Europako burtsek behera egin dute.
Saio hasiera
Espainiako burtsak % 1,4 egin du gora gaur saio hasieran eta 7.753,8 puntuko mailan kokatu da. Indizeko balio guztiek positiboan zabaldu dute, BME izan ezik, % 0,95 galtzen zabaldu baitu.
Gorakada handiena jasan duten balioen artean, Acciona (%2,43), Indra (% 2,11), Bankinter (% 2,10), Repsol YPF (% 2,05), Caixabank (% 2,04), BBVA (% 1,92), ACS (% 1,88), Santander bankua (% 1,73) eta Abertis (% 1,66) daude.
Era beran, Europako burtsek gora egin dute. Frankfurtek, % 1,6; Parisek % 1,4 eta Londresek % 1,2.
Espainiako arrisku saria 360 puntuko mailan kokatu da, 358,6, hain zuzen.
Dibisen merkatuan euroak behera egin du dolarrarekin alderatuta, eta 1,3636 unitateetan kokatu da.